Nerea Osinaldek IkerGazte kongresuko sarietako bat irabazi du

Txomin Madina Milikua 2015ko mai. 17a, 23:24
Nerea Osinalde.

Maiatzaren 13tik 15era Durangon egin duten IkerGazte kongresuan Osasun arloan saritu dute bergararra.

2Interleukina (IL-2) eta IL-15ak T linfozitoetan piztutako seinalizazio bidezidorren sakoneko azterketa proteomikoa izeneko lanagatik, Durangon egin berri duten IkerGazte kongresuko saridunetako  bat izan da Nerea Osinalde bergararra.

Osasun arloan eroan du saria Osinaldek, eta berau merezi izateko, hiru irizpide hartu dituzte kontuan: bidalitako komunikazioaren ebaluazioa, ahozko aurkezpenaren ebaluazioa eta curriculuma. Saria 300 euro eta bere lana aldizkari espezializatu batean -Elhuyar, Ekaia, Tantak eta Uztaro aldizkerietan- argitaratzea eta aldizkariko harpidetza izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak