Oharrean Bergara garbiak gogora ekarri gura izan ditu atez ateko sistemaren aurka lortutako sinadurak, egindako manifestazioak, kontsula eta ekimenak. Salatzen dituen alderdiei ere zuzentzen zaie plataforma, galdetuz ea zelan uler daitekeen "Arrasaten Bilduko alkate eta egungo Mankomunitateko presidente denak, bere herrian bosgarren edukiontzia ezartzea eta Bergaran atez ateko bilketa sistema betearaztea.
Bergara Garbiaren oharra:
GUZTION ESKU DAGO!
Azkenen urteetan gure herriak jasan duen iruzurrik handienaren aurrean gaude. Dagoeneko urte eta erdi pasa da Bildu-Aralarrek atez ateko bilketa sistema inposatu zuenetik.
Bildu-Aralarri ez zaio balio izan bere jarrera inposatzailea aldatzeko, guztiok gogoan ditugun 4.691 sinadurak, manifestazioak, 5. edukiontziaren alde kontsultan lortutako 4.771 botuak, ezta hondakinen mahaia eta erantzunik gabe bidalitako hainbat eskutitz.
Nola ulertu daiteke, Arrasaten Bilduko alkate eta egungo Mankomunitateko Presidentea denak, bere herrien 5. edukiontzia ezartzea eta Bergaran, atez ateko bilketa sistema bete araztea ?
Donostia, Arrasate, Elgeta, Soraluze, Zumaia, Tolosa, Beasain, Mutriku, Deba, Azkoitia… herri batzutan kontsulta bidez, beste batzutan hitzarmen ezberdinekin, guztiak bilketa selektiboa edukiontzien bitartez egiten ari dira. Bildu-Aralarren eredua argi dago: inposatu, mehatxatu, isunak ezarri eta zigortu. Herritarrei zaborrak ongi nola sailkatu behar diren erakutsi eta guztion artean erabakiak hartu beharrean.
Bergarako Bildu-Aralarrek bizkarra eman dio herriari!
Argi geratu da hondakinen bilketa sistemak gure herrian zeinen arazo larria sortu duen, bai ingurumenari dagokionez, bai ekonomikoki eta baita sozialki ere jasangaitza baita. Gipuzkoako Bildu bera ere, atez ateko bilketa sistema defendatzeko argudiorik gabe geratu da.
Juan Karlos Izagirre (Donostiako, Bildu-ko alkatea) "Oso garrantzitsua da zuzeneko demokrazian lan egitea, edozein herritarrek aukera izan dezan, gobernua behartzea edozein gairi buruzko kontsulta egin dezan” (04/15/2015)
Orain, Bilduk demokraziaren aldeko apostua egin du, duela bi urte, 2013ko azaroaren 9-10ean herritarrek eginiko kontsulta onartu ez zutenean.
Gogoratu; Datorren maiatzaren 24ean, zuk erabakitzen duzu hondakinen gaikako bilketa sistema, 5. edukiontziaren alde eta Bergararren borondatea errespetatuko duen alderdien alde bozkatuz.
ALDAKETARAKO ERABAKITZEKO UNEA IRITSI DA!
BAI 5 EDUKIONTZIARI! BAI KONTSULTARI!
EZ BILDU-ARALARREN INPOSAKETARI! EZ ATEZ ATEKOARI!