Korrika 19

Euskahaldun jam session-a, Bergaran

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mar. 10a, 10:59
Euskararen Egunean egin zuten saioa (Argazkia: Miguel Altuna)

Euskahaldun jam session-a egingo dute Bergaran, martxoaren 12an, Irizar jauregian, 20:30ean. Musika entzutearekin batera, artistek euskararekin duten harremana noizkoa eta nolakoa den azalduko dute.

Shane-ek (Irlandarra) gitarra jo eta abestu egingo du, Guillek (Madrildarra) kaxa joko du eta Laiak (Kataluiniarra) musikak momentuan iradokitzen diona margotuz inprobisatuko du. Margolariaren erakargarritasuna ez dago margolanari lotuta soilik, baizik eta margotzeko erak ere asko harrituko du ikuslea (gorputz guztia mugituz margotzen du, bi eskuekin batera...). Ikuskizunean zehar, hiru edo lau kantuz behin, euskalakari batek beraien jatorriari, euskararekiko harremanari eta bestelako gaiei buruzko galderak egingo dizkie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak