3.000 ontzi banatu zituzten, produktu freskoen saltokietan erabiltzeko; batez ere, arrandegietan eta harategietan. Ordutik hona, paper eta plastikozko bilgarri gutxiago erabili dituzte.
Tuperrak arrandegietan 5.914 aldiz erabili dira, eta harategietan eta produktu freskoen beste saltoki batzuetan 3.184. Hau da, ontzien %65 arrandegietan erabili dituzte eta gainontzeko %35ak harategietan eta beste saltoki batzuetan. Azken horietan ontzien erabilerak gora egin du, abenduan izan ezik, eta joera positiboa igartzen da. Arrandegietan, ordea, erabilerak behera egin du abenduan eta urtarrilean.
Dendariak ere alde
Ekimenean parte hartzen duten dendariek ere igarri dute tuperren erabilera. Batetik, sistema eroslearendako oso erosoa dela adierazi dute: "Behin etxera iritsita, ontzia zuzenean hozkailuan sartzen dute". Bestetik, dendetan ontziak maileguan uzteko aukera eskaintzen badute ere, "oso gutxitan" utzi dituztela azaldu dute saltzaileek. "Ohitura aldaketa bat bada ere, erosketa erosoagoa da", argitu dute Udaletik.
Dendariek diote kostuak murriztu egin direla, plastikozko poltsa eta paper gutxiago erabiltzen dira-eta.