Txalo artean hartu dute Juan Carlos Arriaran 'Sali'

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko abe. 21a, 11:14
Juan Carlos Arriaran 'Sali' Irala kalera iristen.

Barikuko gora-beheren ondoren, atzo, zapatua, iluntzean egin zioten Juan Carlos Arriaran Sali bergararrari ongietorria jaioterrian. Irala kalean batutako herritarrek txalo artean hartu zuten; Arriaranek esker hitzak izan zituen guztiendako.

30 urtez sorterritik kanpo egon ondoren, egubakoitzerako zegoen iragarrita Juan Carlos Arriaranen ongietorria, baina hitzordura zihoala, atxilotu egin zuen Polizia Nazionalak. Justizia frantsesak "terrorismoagatik" 2005ean emandako euroagindua beteta atxilotu zuten, Barne Ministerioak barikuan jakinarazi zuenez.

Atzo, zapatua, goizean deklaratu zuen Audientzia Nazionalean eta aske laga zuten. Arriararen gertukuek azaldutakoaren arabera, badirudi euroaginduaren tramitazioan gora-beherak egon litezkeela eta guztia argitu arte, astero joan beharko da Bergarako epaitegira sinatzera.

 

 

Erlazionatuak

Juan Carlos Arriaran atxilotu dute Bergaran

Monika Belastegi Aranzabal 2014 abe 20 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak