Barne Ministerioaren iturriek diote, Juan Carlos Arriaran Sali-k 1982an alde egin zuela Mugarra taldea desegin ondoren. Bi urte geroago, Frantziak Panamara kanporatu zuen eta 1990ean Venezuelara estraditatu zuten.
19:15ean atxilotu zuten atzo Bergaran Juan Carlos Arriaran Sali eta handik gutxira atxiloketa salatzeko manifestazioa egon zen, Sali askatu, konponbidea orain lelopean.
Audientzia Nazionalera, deklaratzera
Bergarako ezker abertzaleko kideek aurreratu dutenez, Audientzia Nazionalean deklaratzekoa ei da gaur, eta hori horrela, abokatua eta haren senide eta lagunak Madrilera joan dira.
Iturri berberek gehitu dutenez, Sali-ren azken egoeraren berri emateko asanblada egongo da 20:00etan, San Martin plazan. Ondoren mobilizazioa ere egingo dute, Bergarako Ezker Abertzaleak deituta.