Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo domekan Bergaran jokatuko den dantza solte txapelketan

Eneko Azkarate 2014ko abe. 11a, 09:30
Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok joan zen astean Hernanin irabazi zituzten sariekin. (Argazkia: Aranzadi ikastola)

Bikote gazteen dantza solte txapelketa jokatuko da domekan Bergarako Udal pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Bergarako Musika Eskolak antolatuko du, lehenengoz. 18 bikotek hartuko dute parte; horien artean, debagoiendar bakarra: Saioa Galarragak eta Julen Murgoitiok osatutako bergarar bikotea. Justu, joan zen astean Hernaniko txapelketa irabazi zuen bikote horrek.

Honako bikote hauek hartuko dute parte:

  • German Aranburu eta Elaia Elortza, Azpeitia.
  • Julen Berrondo eta Nagor Berrondo. Errezil.
  • Gorka Kerejeta eta Ania Irigoien. Azpeitia.
  • Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida. Azpeitia.
  • Jon Ibarzabal eta Larraitz Larrañaga. Azpeitia.
  • Aitor Uzkudun eta Leire Eizmendi. Errezil.
  • Unai Odriozola eta Maider Arrieta. Azpeitia.
  • Eneko Sarasua eta June Elorza. Azkoitia-Azpeitia.
  • Iker Sarasua eta Mirari Badiola. Azkoitia-Azpeitia.
  • Aner Kerejeta eta Nagore Kerejeta. Azpeitia.
  • Mikel Labaka eta Izar Agirretxe. Errezil
  • Ekain Uzkudun eta Laura Bastida. Azpeitia.
  • Aimar Odriozola eta Izaro Urrestarazu. Ibarra
  • Iratxe Lizarburu eta Maialen Arizaleta. Ibarra
  • Ane Zubelzu eta Mapi Egues. Ibarra
  • Danel Serrano eta Irati Saizar. Lezo
  • Iker Belintxon eta Maider Arrieta. Lezo
  • Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga. Bergara.

Epaimahaia, berriz, honakoek osatuko dute:

  • Ander Garitanoandia.
  • Gabriel Alonso.
  • Idoia Besada.
  • Lierni Martiarena.

Azkenik, idazkari eta jantzi epaile bezala:

  • Estibalitz Iturria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak