Gaur, 22:00etan, Zabalotegin, "hitz mingarriak" entzungo dira antzezlanean, zehaztu zuen Agurtzane Intxaurraga obraren egile, zuzendari eta aktoreak.
Benetako istorioa
Intxaurragak berak duela urte gutxi bizi izandako gertaera baten harira sortu du antzezlana: "Gertuko bikote batean ikusi nuen gizonak hitz txarrak esan zizkiola emakumeari, eta emakumea isilik geratu zela. Isiltasun horrek pentsarazi egin zidan. Min batetik sortutako antzezlana da".
Emakumeek jasaten duten epaia baino harago doa antzezlana, ikuslea emakumearen azalean jarriko da-eta. Obrak oso eszenografia zaindua dauka, eta, hutsik dagoen oholtzan argiteria zaindu eta melodia samur batekin, ikusleak detaile guztiak ulertuko ditu.