3 K programa Euskalit Fundazioak bideratzen du, hiru Foru Aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera. 2006. urtean sortutako programa da, eta ordutik ona EAEko ehun erakundek baino gehiagok jaso dute kalitate agiria.
Bergarako Udaleko Kirol zerbitzuak 2013ko azaroan, oinarrizko mailari dagokion diploma jaso zuen eta, oraingo honetan goreneko maila eskuratu du.
Kirol zerbitzuan barbi dute, hori ez dela helmuga, "beste urrats txiki bat baizik, bergarar aktibo kopurua handitzeko helburuaren bila, herritarrei behar duten kalitatezko kirol zerbitzuak eman ahal izateko".