Gorlako Txirrindulari igoera iruditan

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko urr. 20a, 09:04

Gaur, urriak 20, hasi eta azaroaren 20ra bitartean 1975-2014 Gorlako igoerako 40 edizio izeneko erakusketa egongo da ikusgai Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Gorlako txirrindulari igoerak 40 urte betetzen ditu aurten eta urteurrena ospatzeko antolatu du erakusketa Bergarako Lokatza ziklismo taldeak. Bertan, 40 urteotan barrenako ibilbidea egiteko aukera egongo da albiste, kronika, artikulu eta askotariko argazkien bitartez.

Martitzenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:30era egongo da zabalik erakusketa; zapatutan, 12:00etatik 18:00etara; eta domeka eta jai egunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

Herri bazkaria, pilotalekuan

Gaur irekiko duten erakusketarekin batera, herri bazkaria ere antolatu dute urtemuga herritarrekin batera partekatzeko asmoz.

Azaroaren 1ean izango da, Udal pilotalekuan 14:30ean eta 40 urteotako Gorlako igoerako irabazleak gonbidatuta daude bazkarira. 16:30ean, gainera, omenaldia ere egongo da eta baita mahai-ingurua ere, 18:30ean.

Bazkarirako txartelak urriaren 26ra arte erosteko aukera egongo da Kortazar, Depor, Arrano eta Sirimiri tabernetan 25 euroren truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak