Sanmartinak Bergaran

Musika jartzea gustatuz gero, joan zapatuan gaztetxera

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko ira. 9a, 16:59

San Martin jaien atarian gaude, eta gaztetxekoek dagoeneko prest dute egitaraua. Beste gauza batzuen artean, iazko arrakasta ikusita, aurten ere musika jartzeko aukera egongo da zapatuan, Sasi DJ txapelketan. Izenematea zabalik dago.

Hemen San Martinetarako antolatu duten egitaraua:

  • Egubakoitza, 12: Azken asteetako auzolana eta obrak direla-eta, gaztetxea garbi lagatzeko 17:00etan garbiketa tailerra egongo da. Ondoren, egubakoitzeroko asanblada egingo dute.
  • Zapatua, 13: Iazko erantzun ona ikusita, 01:00etan hasita, Sasi DJ txapelketa egongo da. Ordenagailu bidezko txapelkta izango da, musika USB giltzan eroanda nahikoa izango da. Nork bere ikuskizun propioa gertatu ahal izateko izena eman behar da. Horretarako bergarakogaztetxia@gmail.com helbidera idatzi behar da, edo gaztetxera bertara joan.
  • Domekan, 14: 17:00etan, garbiketa.
  • Astelehena, 15: 19:00etan parodia egingo dute herrikokaleetan. Danborrada osten, berriz, suzko erroberak jaurtiko dituzte gaztetxe ingurutik eta 01:00etatik aurrera, musika eta giro aparta egongo dira gau osoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak