Euskal herriko areto handienean, Euskalduna Jauregian eta Pikupe produkzioen eskutik izango da Peter Pan-en azken emanaldia urriaren 25ean. Dagoeneko musikalaren kartela, beste hainbat ikuskizun profesional garrantzitsuren ondoan dago Euskalduna jauregian: Miserableak, Ainhoa Arteta, Errusiako balleta… Sarrerak ere salgai daude www.kutxabank.es helbidean.
Azkenengo emanaldi horretan orkestra zuzendari berria izango dute, Jose Miguel Laskurain, eibartarra eta Bergarako musika Eskolan irakasle izandakoa. Berak hartuko du Xabier Torresen erreleboa. Azkenengo horrek lan bikaina egin ondoren, hainbat arrazoiengatik utzi egin behar izan du Peter Pan-en orkestra zuzendaritza.
100 lagun inguru bazkarian
Konpainiako ordezkarien esanetan, sari polita da ibilbidea Euskaldunan bukatzea eta batetik, agur moduan, baina, bestetik, azkenengo emanaldia prestatzeko, atzo bazkari-agurra egin zuten eta ehun lagunetik gora batu ziren.