Edu Muruamendiarazen 'Geltokia' ikuskizun berria, hilaren 12an pilotalekuan

Jon Berezibar 2014ko ira. 2a, 10:01

Pikupe Produkzioen eskutik eta Udalaren laguntzarekin Edu Muruamendiarazen Aukeran dantza konpainiak Geltokia ikuskizuna egingo du pilotalekuan 22:00etan. Sarrerak salgai daude Interneten edo Pikupekoengana jota.

Tren bidaia batekin alderatzen du bizitza Aukeranen ikuskizun berriak eta narrazio ildo gisa geltokia bera, maletak ala bidaiariak hartuta, ikuspegi transzendental horrek ematen dio forma ikuskizun ederrari. Gidoia, hain zuzen, Miren Agur Meaberena da eta Xabier Zeberio arduratu da musikaz. Esan gabe doa Geltokia-n ere Murumendiarazek  euskal dantza tradizionala erabiltzen duena dantza garaikidearen lengoaian txertatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak