Ikasturteko lehen baserritar azoka, parrillada eta guzti

Imanol Gallego 2014ko ira. 2a, 08:28
Produktu ugari eskainiko dituzte gertuko ekoizleek.

Bihar, hileko lehen eguazteneko baserritarren azoka egingo da Oxirondon. Betiko moduan, arratsaldeko seietan hasi eta bederatziak arte iraungo du.

Baserriko produktuen azoka honek, bertako ekoizleen jakiak erosteko aukera ezin hobea eskainiko du. Antolatzaileek azaldu moduan: "ortuak uztarik ederrena ematen ari diren uda sasoi honetan", Oxirondon gertuko eta sasoiko aukera aparta egongo da. Ohiko azokaz gain, parrillada ere egongo da. Berau 19:00etan izango da, eta azokatik gonbita jende guztiari zabaldu diete.

Bergarako herriaren erantzun bikaina jaso duen hileko lehen eguazteneko azoka aurreko ekainean hasi zen ospatzen, Azoka Bergaratzen egitasmoaren barnean, baserritar eta erosleen harremana sakontzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak