Edu Muruamendiaratzen Aukeran dantza konpainia, Bergaran irailean

Ubane Madera 2014ko abu. 10a, 09:00
Aukeran dantza konpainia.

Geltokia emanaldiarekin bisitatuko du herri mahoneroa Edu Murumendiaratzen Aukeran dantza konpainiak. Irailaren 12rako egin dute hitzordua, baina iragarri dute sarrerak aldez aurretik erosi ahal direla.

Bi bide daude hori egiteko: www.bibe.me/event/100 helbidean (16 euro) edo Pikupe Produzkioak enpresaren webgunean, 15 eurotan: www.pikupe.com. Horrez gainera, emanaldi egunean leihatilan bertan ere jarriko dituzte salgai, 16 eurotan.

Bederatzi dantzari

Aukeran dantza konpainiaren azken lana da Geltokia. Bizitza trenez egindako bidaia batekin konparatuz, bidaia horri begiratzen dio, Edu Muruamendiaratz bergararrak zuzentzen duen taldeak. Miren Agur Meaberen gidoia, Xabier Zeberioren jatorrizko musika eta Enrike Santiagoren eszena zuzendaritza duen ikuskizun hau bederatzi dantzarik taularatuko dute.

Pikupe Produkzioak enpresak antolatzen du ikuskizuna Bergarako Udalaren laguntzaz.

Eskultura erakusketa

Bestalde, eta datozen egunotara begira, Iñaki Olazabalen eskultura erakusketa zabalduko dute datorren eguenean, hilaren 14an. Eta irailaren 7ra arte ikusgai izango dira artista andoaindarraren lanak, Aroztegi aretoan.

Ordutegia, honako hauxe da:

  • Martitzenetik egubakoitzera: 18:00-20:30
  • Zapatuetan: 12:00-14:00 / 18:00-20:30
  • Domeketan: 12:00-14:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak