PAZKOAK 2014

Kuadrillen eta tabernen arteko herri kirol txapelketa egin dute goizean

Imanol Gallego 2014ko eka. 9a, 14:14
Bihar amaituko dituzte Bergararrek egubakoitzean hasitako Pazko jaiak, baina azken txanpan sartuta egon arren, ez dirudi nekatuta daudenik.

Horren adibide garbia gaur goizean ikusi ahal izan da zezen plazan, koadrilen eta tabernen arteko herri kirolen txapelketan. Eguzkiak gogor jo duen arren, zortzi talde ibili dira nor baino nor gehiago besteak beste txinga eroaten eta sokatiran; eta bestelako jolasak ere egin dituzte. 

Proba guztiak egin ostean, Piketeak izeneko taldea izan da irabazlea.

Zezentxoekin egin dituzte hainbat proba  eta ipurdikoren edo beste ere ikusi ahal izan den arren, giro ona izan da nagusi bai parte hartzaileen, eta baita ikusleen artean ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak