PAZKOAK 2014

Aspertzeko astirik ez dute izan atzo arratsaldetik Bergaran: Goitibeherak, errekortadoreak, erraldoien kalejira, kontzertuak...

Mirian Biteri 2014ko eka. 8a, 11:04
Umeak 'Guti' eta 'Felixin'-ekin
Eguraldiak laguntzen dihardu eta hori igarri egiten da. Erraldoien konpartsek eguerdian zein arratsaldean egindako kalejirek ere jende asko erakarri zuten; eta baita txosnetan egindako bazkariak, eta arratsalde partean izandako errekortadoreen erakustaldiak eta San Martzial bidean egindako goitibehera txapelketak. Iluntzetik musika izan zen nagusi jai gune guztietan.

Azken horretan istriputxoren bat edo beste egon bazen ere, ez zen ezer larririk gertatu, eta Sestaoko Paniaguak eta Kastresanak irabazi zuten lehia.

Gauean, txosnetan askotariko estiloak izan ziren; soinu kubatarrak lehenengo, eta rocka orduek aurrera egin ahala. Zezen-plazan Amaia Txintxurretak gaztetxoak jarri zituen dantzan. Eta San Martin Agirre plazan, azkenik, Iparraldera bidaiatu zuten han batutakoek. Jendez lepo bete zen plaza, eta asko eta askok zutik jarraitu behar izan zuten kantaldia.

Balorazio oso positiboa

Kultura zinegotzi Leire Iruinek orain artekoaren oso balorazio positiboa egin du; horren harira, parte-hartzea nabarmendu gura izan du. Gaineratu du Pazkoak ez direla amaitu, eta zer egiterik badagoela oraindik gaur eta bihar, Bergaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak