Euskal Herriko emakumezko ziklista onenak, arratsaldean Bergaran

Xabier Urtzelai 2014ko mai. 16a, 12:02
Aretxabaletako helmuga, Biran.
Gipuzkoako Itzuliko atariko proba jokatuko dute gaur, egubakoitza, Bergaran. Eta erlojupeko ikusgarria izango da, gainera. Labur esatearren, txirrindulariak erlojuaren kontrako lanean ibiliko dira, 17:30ean Agorrosinen hasi eta San Martin plazan amaituko den 1,6 kilometroko zirkuituan. Antolatzaileek 100 ziklista inguru espero dituzte.

"Ziklistek bi minutu pasatxo beharko dituzte erlojupekoa egiteko, azkarra izango da, eta ez da tarte handirik lortzeko aukerarik egongo, kurba itxi askoko zirkuitua delako, eta motza", diosku Iker Sanchezek, Lokatzako ordezkariak.

Emakumezkoen ziklismoa herritarrei gerturatzen

Zirkuitua herrian bertan jarrita, baina, emakumezkoen ziklismoa herritarrei gerturatzeko modu aproposa izan daitekeela adierazi dute antolatzaileek: "Irteera eta helmuga herriaren kanpoaldean jarriz gero, gutxi batzuk konturatzen direlako ziklismo proba bat egon denik".  

Agorrosinen eta San Martin plazan giro polita izango da, seguru, eta baita Ibargarain ere: "Bertan daude tabernak, eta, egubakoitz arratsaldea izanda, jendea batuko da hor. Esaterako, Migel Altuna atzetik Irala kalera doan aldapatxoa leku aproposa izan daiteke proba jarraitzeko".

Talde profesionalak

Antolatzaileek 100 ziklista inguru espero dituzte gaurko. Tartean egongo dira Portugalgo selekzioko ordezkariak, eta baita Lointek-Ugeraga eta Bizkaia-Durango taldeetako txirrindulariak ere. Bergarakoa, baina, atariko proba izango da; zapatuan Tolosan izango dira eta domekako etapa, berriz, Villabona eta Zizurkil artean izango da.

Ordutegiak

  • 17:00 Taldeen aurkezpena, Munibe pazan.
  • 18:30 Hasiera, Agorrosinen.
  • 19:45 Sari banaketa, Munibe plazan.

Bergaran egingo duten erlojupekoak izango duen ibilbidea. ('googlemaps')

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak