Urtarrilean ere eman daiteke izena Berriketan egitasmoan

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko urt. 24a, 10:04

Izena emateko interesa duenak 943 76 36 61 edo 943 71 24 69 zenbakira dei dezake (Maitane) edo jardunkultura@topagunea.com helbidera idatzi.

Jardun Euskara Elkartearen Berriketan mintrapraktika programan izena emateko epea zabalik dagoela aurreratu dute euskara elkartetik. Berriketanek antolatzen dituen berba-taldeak astero ordu batez elkartzen dira euskaraz berba egiteko. Taldea autonomoa da zer egin nahi duen erabakitzeko: kafetxo bat hartu, paseoan ibili... Talde guztietan euskaraz txukun berba egiten duen pertsona bat edo bi izaten dira, eta taldeko beste bi edo hiru lagun euren euskara maila hobetu nahi dutenak.

Zer da Berriketan?

Gero eta jende gehiagok daki euskaraz, hizkuntzaren ezagutza gero eta arinago zabalduz doa. Baina erabilera ez da neurri berean hazten. Jende askoren harreman sareak erdaldunak dira, eta horrek zaildu egiten du euskara jakitetik euskaraz berba egiteko pausoa ematea. Horretan laguntzeko, mintzapraktika egitasmoak daude martxan hainbat herritan: Bergararan esate baterako, Berriketan egitasmoa.

Berriketan egitasmoari esker, euskaraz naturaltasunez moldatzen diren lagunak haien mintzamena hobetu nahi dutenekin euskaraz berba egiteko elkartzen dira. Hiruzpalau partaideko taldeak osatzen dira, talde hauek maiztasun jakin batekin elkartzen dira (gehienetan astean behin ordu batez) euskaraz berba egiteko eta, tarteka tarteka, ekintza osagarriak ere antolatzen dira, Berriketan egitasmoan parte hartzen duten talde desberdinetako partaideak elkar ezagutzeko.

Zertarako Berriketan?

Berriketan bezalako mintzapraktika programek erabilera bultzatzen dute euskal hiztunen artean, bai euskara maila hobetu nahi duten pertsonen artean, baita maila txukuna dutenen artean ere. Are gehiago, programa hauek bi talde hauek harremanetan jartzen dituzte. Programa hauen bitartez euskaltegiek, euskara elkarteek eta tokiko administrazioek elkarlanean aritzeko aukera paregabea dute, elkarlana bultzatuz.

Mintzapraktika egitasmoen helburuetako bat euskaldunon komunitatea zabaltzea da, euskarazko harreman sareak sortu eta hedatuz euskaldunon hizkuntza komunitatea zabaltzea, euskaraz aritzeko ditugun aukerak ugarituz.

Ohiko saioak:

Berriketanek antolatzen dituen berba-taldeak astero ordu batez elkartzen dira euskaraz berba egiteko. Taldea autonomoa da zer egin nahi duen erabakitzeko: kafetxo bat hartu, paseoan ibili... Talde guztietan euskaraz txukun berba egiten duen pertsona bat edo bi izaten dira, eta taldeko beste bi edo hiru lagun euren euskara maila hobetu nahi dutenak.

Saio osagarriak:

Berriketan egitasmoan, ohiko saioez gain, saio osagarriak antolatzen dira. Saio hauek anitzak izaten dira: afariak, museoetara bisitaldiak, mendi irteerak eta beste hainbat. Saio hauek eskualde mailan martxan dauden berba-lagun egitasmoetan parte hartzen duten pertsonentzat zabalik daude eta, normalean, Arrasateko Zahar-berri eta Aretxabaletako Barriketanekin batera antolatzen ditugu.

Datu batzuk:

Bergaran, 2006tik hona, urtero 55 lagunetik 70 lagunera bitartean izan ditugu taldeetan (ikus ondoren kopuruak). Eta bi ikasturtetan hika-lagun taldea ere izan da martxan.

2012-2013 ikasturtean 72 bat pertsonek parte hartu zuten egitasmoan. Berriketaneko partaideen %67 beren euskara maila hobetu nahi zutenak ziren, portzentaje horretan euskaltegietako ikasleak eta ikasle ohiak, ikastoletako ikasle ohiak, edo aspaldi ikasitako euskara maila berreskuratu nahi zuten pertsonak zeuden.

Izena ematera animatzen direnak Jardun Euskara Elkartera deitu (943 763661) edota Jardunen bulegotik pasa (Errotalde jauregia z/g) daitezke, bai euskaraz berba egiten duzuenak (taldetxo baten laguntzaile izateko) eta baita euskara praktikatu nahi duzuenak ere; astean ordubete atsegina pasatzeko beste modu bat duzue eta!

Eta aurten lehen aldiz, Euskal Herri mailan, badago beste aukera bat euskara doan praktikatzeko etxetik irten gabe (Internet bidez). Horretarako informazioa hemen topa dezakezue: www.mintzanet.net.

Bestalde, aipatu behar da Berriketan egitasmoan (eta “Mintzanet” egitasmoan) parte hartzeko euskaldun berri horiek euskaraz berba egiteko gutxieneko gaitasuna behar dutela, baina ezer ez dakienak, euskaltegian euskaraz ikasteaz aparte, badauka Bergaran beste aukera bat ere, AUZOKO egitasmoan parte hartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak