Yogako eskaintza berria Agorrosinen

Amaia Garate 2012ko urr. 31a, 17:34

Ikasturte hasieran bost yoga saio eskaini zituzten, eta dagoeneko hiru talde daude osatuta. Orain, baina, berriro ere deialdia ireki dute jende gehiago animatzeko.

Bergarako Agorrosin Ekintza Gunean eskaintzen diren yoga saioetarako beste deialdi bat ireki dute. Ikasturte hasieran bost saio eman zituzten, baina soilik hiru talde osatu zituzten. Orain, ordea, pixkanaka pixkanaka jendea hurbiltzen hasi da berriro ere ordutegiei buruz galdezka, eta hori horrela, interesgarria iruditu zaie berriz ere deialdia egitea taldeak osatzeko.

Bigarren deialdi honetan izena emateko epea azaroaren 5ean hasiko da, eta 16an bukatu. Gainera, yoga ezagutzen ez duten herritarrentzat doako saio ireki bat antolatu dute, azaroaren 12rako, 18:30ean.

Ordutegiak

Astelehena- Asteazkena, 16:00etan, hiru plaza libre daude.

Asteartea- Osteguna, 10:30ean. Plaza guztiak libre daude.

Asteartea- Osteguna, 20:00etan. Plaza guztiak libre daude.

Prezioak

Erroldatu abonatuek: 16,25 euro / hilean.

Erroldatu ez abonatuek: 24,50 euro / hilean.

Ez erroldatu abonatuek: 35,76 euro/ hilean.

Ez erroldatu ez abonatuek: 53,75 euro / hilean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak