DBHko ikasleendako multikirolak antolatu dituzte Agorrosinen

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko urr. 23a, 18:29

Adin horretako gazteengan kirola egiteko zaletasuna piztea da helburua. Izenematea dagoeneko zabalik dago.

Gazte DBH multikirola delako ekimena abiarazi du Udaleko Kirol zerbitzuak. Kirol zerbitzutik jakinarazi dutenez, azken urteetan, gazteen kirol praktikak nabarmenki egin du behera nerabezaroan daudenen artean. Izan ere, kirol federatuaren bidea hartzen ez dutenek kirol praktika gutxi egiten dute normalean. Bada horri aurre egiteko helburuarekin, jarri dute martxan Gazte DBH multikikola ekimena.

Izenak zehazten duen moduan, DBHko ikasleei dago zuzenduta eta Agorrosin Ekintza Gunean eta inguruetan praktikatu daitezkeen kirol askotariko jarduerak eskainiko ditu: gimnasioko jarduerak, ur jarduerak, saskibaloia, eskubaloia, futbola, irristaketa eta bizikleta, beste batzuen artean.

Ikastaroari azaroaren 5ean hasiko da. Ikasturte guztian zehar, astelehen eta eguaztenetan 17:00etatik 18:00etara egingo dira ekintzak. Erroldatutako abonatuak16.25 euro ordaindu beharko ditu hilean eta erroldatutako ez abonatuek 24.5 euro.

Izenematea zabalik dago azaroaren 2ra bitartean, Agorrosin Ekintza Guneko idazkaritzan. 14 lagun behar dira taldea osatzeko.

Taberna esleitzeko oinarriak

Agorrosingo taberna eta jatetxea  esleitzeko baldintzak ere kaleratu ditu Bergarako Bihargintza 98, SAk. Alokairu kontratu horrek bost urteko iraupena izango du, kontratua izenpetzen denetik kontatzen hasita, eta urtez urte gehienez ere beste bost urte bete arte luzatuko da, aldeetako batek idatziz urte bakoitzaren amaiera baino gutxienez bi hilabete lehenago beste aldeari amaieraren berri eman ezean.

Hileko gutxienezko alokairua 750 eurokoa –+BEZ– izango da. Kopuru hori gorantz hobetu ahal izango da. Bestalde, alokairua 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, urtero eguneratuko da, KPIaren arabera.

Aurkezteko epea iragarkia GAOn argitaratu –urriaren 11n argitaratu zen– eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 20 egun naturalekoa da. Proposamenak Bergarako Udaleko Bulego Teknikoan aurkeztuko dira. Oinarri guztiak www.bergara.net webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak