Jon Gurrutxaga eta Giranice Bergarako Gaztetxean

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko mai. 16a, 08:00

Oraingo egubakoitzean Egubakoitzak kartzelan kontzertu zikloko hirugarren emanaldia izango da Bergarako gaztetxean. Giranice eta Jon Gurrutxaga ariko dira. Kontzertua 22:00etan hasiko da eta 3 euroko sarrera izango du. Bertaratu ezin direnendako emanaldiak Txapa irratitik igorriko dira.

Jon Gurrutxaga

Blues eta rock erritmoak odolean daramatza. Txikitatik bizi izan du musika. Entzule bezala, lehenik, eta kantari eta bateria-jotzaile moduan, ondoren. Musika zaletasunak irratira eraman zuen eta irratiari dion maitasunak, kazetaritzara. Arima Beltzarenak egin zuen eta Jon & Sugramas taldearekin aritu ondoren, bakarlari moduan etorriko da Bergarako kartzela zaharrera.
 
 
Giranice
 
Eremu oso ezberdinetan ibilitako musikariak bildu dira proiektu berri honetan. Kanta berean erritmo eta matiz aldaketa bortitz zein leunak uztartzen dituzte melodia batek gidaturik. Mezu baten ordez, egoera bat transmititzeko helburuarekin egiten dute iturri oso desberdinetatik edaten duen musika instrumentala.
 
Honetarako, rockean oinarritzen diren gitarren gainetik bibolin batek gidatzen du kantaren ildoa. Beraiengan ohikoa izan ez arren, erronka onartu eta formatu akustikoan ariko dira edizio honetako bitxikerietako bat izanik.
 
Egubakoitzak kartzelan III:
 
Maiatzak 04: Anari eta Joseba Irazoki
Maiatzak 11: Estankona eta Bertso-tavern

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak