Akordeoi soinuarekin omendu dute 'Urkiko magoa'

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko mar. 24a, 12:22
Jesus Elorza Bergarako alkatearen eskutik oroigarria jasotzen, gaurko omenaldian.

Debagoieneko Musika Eskolek omenaldi beroa egin zioten atzo iluntzean Migel Sagastume Urkiko magoa-ri. Akordeoia jotzen aitzindari izan delako herritarren eta soinu-joleen omenaldia jaso zuen. Santa Marina parrokia bete egin zen ekitaldirako. Amaieran Bergarako Musika eskolak oroigarria eman zion eta baita Bergara alkateak ere, Udalaren izenean. Tangoak, habanera... ikusleek ederto pasatu zuten musika emanaldiarekin.

Txalo artean, eta nola ez, akordeoi soinuarekin omendu zuten Migel Sagastume Urkiko magoa Santa Marina parrokian. Debagoieneko Musika eskolek antolatu zuten kontzertua soinua jotzen aitzindari izan dena omentzeko.

Parrokia bete egin zen

Eliza beteta hasi zuten emanaldia Osintxuko Musiraka dantza taldekoek. Ondoren musikarien eta soinu joleen txanda izan zen.  Soraluzeko musikariek Lau teilatu eta Aitormena abestiak eskaini zituzten; eta, Arrasate musikalekoek Ilargia. Horiek izan ziren abesti modernoenak. Ondoren, Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati eta Bergarakoen txanda izan zen.

Ekitaldia Oihan Vega kazetariak aurkeztu zuen. Sagastumeren bizitzaren gainean berba egin zuen Vegak eta elizako pantailetan ikus-entzunezkoak ere jarri zituzten.

'Zorionak!' eta oroigarriak

Une hunkigarria bizi izan zuen Sagastumek Irungo kontserbatorioko seikoteak jo zuenean; tartean zegoen June Martin biloba. Ondoren Joxan Goikoetxea lagun-mina eta soinu-jole apartaren txanda izan zen.

Kontuan hartuta Sagastumek eguenean 81 urte bete zituela Zorionak! abestu zioten emanaldira joandakoek. Gero oroigarriak jaso zituen Bergarako Musika Eskolaren eta Bergarako Udalaren eskutik.

Erlazionatuak

Migel Sagastumeri omenaldia argazkitan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012 mar 24 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak