'Zaborra guk sortu guk kudeatu' hitzaldia gaur kultura etxean

Edu Mendibil 2012ko urt. 25a, 17:00

'Zaborra guk sortu guk kudeatu' izenburupean, Imanol Biain Oñatiko Natur Eskolako biologoak hitzaldia egingo du gaur, eguaztena, kultura etxean, 19:00etan. Zaborraren kudeaketak azken hamarkadan izan duen bilakaera aztergai izango du Biainek. Ibarreko zein Gipuzkoako datuak plazaratu eta atez ateko sistemaren onurak azpimarratuko ditu.

Zaborraren egungo kudeaketarekin kezkatuta dagoen herritar taldetxo batek Zero Zabor taldea jarri du abian Bergaran. Kontzientzia sortu, informazioa zabaldu eta hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatzea helburu du Bergarako Zero Zabor taldeak.

"Hondakinekin arazo bat dugula kontziente garen talde batek denbora daramagu gai potolo honen inguruan hausnartzen. Bergararrak arazo honen parte gara, baina zinez sinesten dugu konponbidean ere parte aktibo izango garela" diote.

Bilerak astero

Eguaztenero batzen dira Zero Zabor taldekoak kultura etxean, 20:00etan. Batzar irekiak izaten dira eta gaiarekin interesatutako herritar guztiei batzarretan parte hartzeko deitu dituzte. Oraingo asteko hitzaldia dela eta, hurrengo bilera otsailaren 1ean egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak