Osintxuko gazte mailako saria Xabier Peñagarikanok irabazi du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko ots. 27a, 12:09

Denboraldiko lehenengo lasterketa jokatu zuten gazte mailako txirrindulariek atzo Osintxun. Eguraldia lagun izan ez arren, 115 lasterkarik izena eman zuten proban. Osintxuko helmugan Xabier Peñagarikano Buruntzazpi txirrindulari eskolakoa izan zen azkarrena (2:04:29). Bakarrik iritsi zen helmugara, ihes egindako taldetxotik azken kilometroetan hark ere ihes egin ostean.

Lau segundora, Oskar Santamaria Gerardo de La Calle taldekoa eta Aitor Rey Asfaltos Olarra taldekoa sartu ziren (2:04:33). Hirurek osatu zuten Osintxuko podiuma.

Emakume azkarrena

Emakume azkarrenaren saria Debabarrena taldeko Ane Santestebanek jaso zuen: 2:06:16.

Etxeko onena, Lizarralde

Debagoiendarren artean Lokatza taldeko Eneko Lizarralde izan zen azkarrena. Gainera, bergarar onenaren saria jaso zuen. Lizarralde zortzigarren sailkatu zen, 2:04:52ko denbora eginda. Lokatza taldeko Orobengoa eta Gallastegi izan ziren hurrengo debagoiendarrak.

Aloña Mendiko txirrindulariei dagokienez, Aitor Umerez izan zen onena. Umerez 27. tokian sailkatu zen, eta egin zuen denbora izan zen: 2:06:16. Arabaolaza eta Mugartza izan ziren Aloñako hurrengo sailkatuak.

Taldekako sailkapena

Egubakoitzeko GOIENA paperean aurreratu bezala, Gerardo de La Calle Burgosko taldea indartsu etorri zen Osintxura. Hala, taldekako sailkapena eurendako izan zen. 6:13:50ko denbora egin zuten. Bergarako Lokatza Sumofic taldea bosgarren sailkatu zen, eta Aloña Mendi Ulma zortzigarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak