56.000 lagun baino gehiagok ikusi dute jada Lazkanoren erakusketa Arte Ederretako Museoan

Jon Berezibar 2011ko urt. 14a, 18:45

Oraingo domekan amaituko da Bilboko Arte Ederren museoko erakusketa eta dagoeneko 56.000 lagunetik gora ikusi dute Bergarako margolariaren erakusketa entzutetsua. Joandako urrian ireki zuten BBK aretoan erakusketa, 84 obraren bitartez, Lazkanoren ibilbidearen ikuspegi osatu bat jasotzen duena. Lanekin batera artistaren idazki, ohar eta zirriborroak ere aurki daitezke erakusketan. Obren handitasun eta ikusgarritasunarengatik dira Lazkanoren lanak famatu, Erromatar inperioko ondare arrainditsuaren errepresentazioetatik hasita, New Yorkeko skyline sobera famatua jasotzen duten margolanetaraino. Natura, paisaia eta arkitektura dira obren motiboak, oro har. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak