Aipatutako erakundearen memoriak euskal ekonomiaren egoera eta egoera soziala aztertzen ditu, eta kontseilua osatzen duten eragileen artean adostutako diagnostikoa plazaratzen du.
Inmaculada Gallastegi Ekonometria katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, ekonomia fakultateko dekano izan zen lau urtez eta baita Euskadiko Kutxako azterketa zerbitzuko arduradun ere. Ekonomilari bergararra aurtengo apiriletik da euskal Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kontseilari, adituen taldean.