Aranzadik arte erakusketa egingo du urtarrilean, 40. urteurrenaren baitan

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko abe. 23a, 13:23

Urtarrilerako arte erakusketa antolatu du Aranzadi ikastolak. Aroztegi aretoan izango da, urtarrilaren 14tik 30era arte eta 50 bat artistaren lanek osatuko dute. Gehienak margolanak izango diren arren, beste espresio bide batzuk ere egongo dira ikusgai: argazkia, taila, eskultura, zeramika, tapiza eta grafitia, hain zuzen.

Aranzadi ikastola 40. urteurrena ospatzen ari da, eta erakusketa egingo duten 50 bat lagun horiek urteotan guztiotan Aranzadirekin lotura izan duten artistak dira, irakasle, ikasle eta guraso direlako edo izan direlako.

Zalantza barik maila handiko erakusketa izango da. Besteak beste, Manu Muniategiandikoetxea, Mari Carmen Laskurain, Unai Azkarate, Maddi Mugika eta Juanjo Altunaren lanak ikusi ahal izango dira.

Artelanekin batera, ikasleek egindako ikastola eta artearen gaineko ikus-entzunezkoa egongo da ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak