Ipintza institutuak Eskola jasangarria ziurtagiria jaso du

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko abe. 15a, 13:06

Eskola Agenda 21 ingurumen-heziketa proiektuan egindako lana hartzen du aintzat ziurtagiri horrek

Ipintza institutuak Eskola jasangarria ziurtagiria jaso zuen astelehenean, Lakuan egindako ekitaldian. Ziurtagiri horrek aintzat hartzen du ikastetxeek Eskola Agenda 21 ingurumen-heziketa proiektuan egindako lana.
Hain zuzen ere, aurreko ikasturte bukaeran erabaki zuen Batzorde ebaluatzaileak ematea ziurtagiri hori Ipintzari, Agenda 21 programaren autoebaluazioaren galdetegia aztertu eta gero eta ikastetxera bisita egin ondoren. Izan ere, planifikaziorako antolaketa, hezkuntza komunitatearekiko komunikazioa, ikasleen parte hartzea eta curriculumaren txertaketa aztertu ondoren, ikusi zuten Eskolako Agenda 21 proiektuak erakusten zuela ikastetxeko garapen iraunkorrerako hezkuntzaren kalitatea.  

2005etik lanean

Ipintzak Eskola Agenda 21 proiektuari 2005ean ekin zion. Ordutik,  ingurumenarekin zerikusia duten gaiak jorratu dituzte –ura, hondakinak, energia...– diagnostikoak landuz, baliabide kudeaketaren hobekuntzarako jarduerak garatuz eta ingurumenarekiko konpromisoa bultzatuz, ikastetxean eta herrian.
Aurrerantzean IRAES 21 Eskola Jasangarrien sarean parte hartuko dute eta horren bidez, ingurumen gaiei buruzko informazioa eta esperientziak trukatu ahal izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak