Arcelorko 66 langile herriz aldatu dituzte, altzairutegikoak eta beste

Leire Kortabarria 2009ko urr. 9a, 19:00

Arcelorreko langileak kezkatuta daude enpresaren etorkizunarekin, azken hilabeteotan hartu diren erabakien argitara. Bergarako Arcelorreko LABeko iturriek esaten dutenez, aurten, %30 jaitsi da lantaldea (247 langile daude orain), eta beste 66 langile herritik kanpo bidali dituzte.

Iturri horien arabera, zuzendaritzak esan zien langileei altzairu-lantegia behin-behinekoz bakarrik itxiko zutela, "eta hori horrela izango dela mantentzen dute", diote LABeko iturriek, "baina dagoeneko 55 langile joan dira Zumarragako lantegira, eta beste 11, Olabarrikora". Irailean joan ziren langile horiek.

LABek esaten duenez, Arcelorren hiru enpresa horiek bat egin dute, eta Arcelor Gipuzkoa osatu dute, horrela langileak alde batetik bestera lekuz aldatu ahal izateko. Bestalde, hasieran esan ez bezala, Bergarako zerbitzu orokorretako langile batzuk ere aldatu dituzte lekuz.

 

"Tailer bihurtuko dute"

Bergarako Arcelorreko langileek uste dute lekualdatze horiek ekarri dutela produktua garestitu izana, eta irabazi txikiagoendako lekua uztea, hortaz.
Kezka hau azaldu dute: "Garai baten Bergarako enpresa erraldoi bat zena tailer arrunt bihurtzeko bidean dago".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak