Hasi dituzte haurreskolako lanak

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko uzt. 19a, 11:15
Urrirako zabaldu nahi dute. 0 eta 2 urte bitarteko 55 umendako tokia du eta 10ek ematen dute izena orain arte.

Martinez de Irala kalean, Aranzadi ikastola dagoen eraikin berean zabalduko dute urrian haurrreskola. Dagoeneko hasi dituzte lanak. Kanpotik ez da itxura aldatuko erakina, lan guztiak barrua egokitzen egingo dituzte. 198.000 euroko aurrekontua dute. Barruko altzariak eta ekipamendua sartzeko lehiaketa publikoa egin du udalak. Epea itxi da baina oraindik lan horiek adjudikatu gabe dituzte.

Oraindik badago tokia

Urriaren 16an zabaldu nahi dute haurreskola. 0 eta 2 urte bitarteko 55 umendako tokia izango du eta momentuz, 10ek eman dute izena soilik. Gero, urtarrilean berriro zabalduko dute matrikulazio epea ordutik aurrera eramateko umeak haurreskolara. Dena den, urritik abendura bitartean eraman nahi duenak ere badu oraindik tokia eta aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak