Aurrekontuei eta arau subsidiarioei buruzko iritzia eman du Bergara Aurrerak prentsa aurrean

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko uzt. 11a, 12:08
Aurrekontuei buruz, berandu onartu direla salatu du eta gastu arruntak murriztu behar direla esan du. Bestalde, arau subsidiarioetan onurarik ez dutela ikusten ere esan du Bergara Aurrerak.

Lau puntutan laburtu du Bergara Aurrerak aurrekontuekiko duen desadostasuna:

  • Garaia: Urteko aurrekontuak uztailaren 3an onartzea oso berandu dela dio, ordurako gastu asko eginda daudela. Horren arrazoia ez dela lur zoruaren legea dio Bergara Aurrerak, Udalak esan duen moduan, baizik Behargintzak Agorrosinerako behar zuen dirua azkar onartzea. Bergara Aurrerak proposatzen du hurrengo aurrekontuak urtarrilean onartzea.
  • Inbertsioak: Sarrera eta gastu arruntak parekatuta daudela esan du BAk eta horrek inbertsiotarako margen gutxi uzten duela eta aprobetxamendu urbanistikotik egin behar dutela tira gero. Proposatzen du gastu batzorde bat sortzea gastu arruntak gutxitzeko.
  • Epe luzerako plana: Autidoriuma, Irala kalea eta liburutegia, adibidez, datorren urteko aurrekontuetan ere sartu behar direla eta ea dirua nondik atera behar duten galdetzen du. Proposatzen du epe luzerako plan bat egitea, hamar urte ingururako, ze inbertsio egin behar diren ikusteko.
  • Diputazioa: Esan du Udalak laguntza gehiago eskatu behar diola Diputazioari, adibidez, Agorrosingo hurrengo fasetarako.

Arau subsidiarioak

Arau subsidiarioei buruz, berriz, Bergara Aurrerak ez du onurarik ikusten:

  • AHT: Bergararako inongo onurarik ez duen proiektua dela esan du eta salatu du Udalak ez duela inongo informaziorik eman. Inplikazio gehiago eta kaltetuekin berba egiteko eskatu dio Udalari.
  • Etxebizitzak: Zortzi urtetan 1.400 etxebizitza daudela aurreikusita eta ia 1.100 hutsik daudela esan du. Soilik jabetzako etxebizitza kultura bultzatzen dela ere salatu du eta horren barruan, prezio librekoak butzatzen direla.
  • Zabalotegiko errepidea: Proiektuaren aurka daudela esan dute.

Bestalde, bai aurrekontuak onartzeko osoko bilkuran eta baita arau subsidiarioen aurrerapenari egindako alegazioak onartzeko osoko bilkuran, hitza kentzea salatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak