Agorrosin ikusten egon dira Aldundiko eta Udaleko ordezkariak

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko uzt. 3a, 15:07
Ahaldun nagusia eta alkatea egon dira, besteak beste. Agorrosin irailean zabalduko dute. Atzamarra makina bati erakutsita sartu ahal izango da barrura. Ez da txartelik egongo.

Joxe Joan Gonzalez Txabarri ahaldun nagusia, Victoriano Gallastegi alkatea, Balentin Egidazu, Juanjo Arrieta eta Arantzazu Amasorrain zinegotziak, Unai Asurmendi kirol teknikaria eta Antzibar eraikuntza etxeko ordezkariak egon dira goizean Agorrosin ikusten.

Lehenengo fasea

Lehenengo fasean sartuko diren zerbitzuak nolakoak izango diren ikusi dituzte: bi igerilekuak (baldosarik ez duten Euskadiko lehen igerilekuak dira; handienak 913 metro kubiko ditu), taberna, gimnasioak, bilera gela eta spa, adibidez. Hurrengo udarako zabalduko duten kanpoko berdegunea ere lehen fasean sartzen da. Lehen fase honetako aurrekontua da: zortzi milioi euro (horietatik 2.100.000 ero Aldundiak jarri ditu). Bigarren fasean sartuko da kirol elkartearekin batera futbol zelaiak eta ingurua egokitzeko plana.

Berrikuntzak

Agorrosinek kirola, kultura eta aisialdia hartzen ditu barnean eta hiru arloak batera egiteko moduan dago prestatuta eraikin osoa. Tarifa bakarrarekin erabili ahal izango dira zerbitzu guztiak baina ez dute txartelik aterako: atzamarra makina bati erakutsiz sartu ahal izango da barrura. Bestalde, taberna ere ez da menuak eta freskagarriak zerbitzatzeko izango bakarrik, arduradunek urtean zehar ekitaldiak antolatzeko konpromisoa ere hartu dute. Iñigo Almorza eta Aitor Muruamendiaraz izango dira ardura hori hartuko dutenak irailetik aurrera, Avenida taberna duten bi bergararrak. Bestalde, spa ez dute urtarrilean zabalduko, udaberrian baizik.

Erabiltzaile gehiago

Tarifei dagokionez, irailetik abendua bitarteko prezioak onartu dituzte eta azaroan eta abenduan erabakiko dituzte 2007 urtekoak. Une honetan 1.500 herritarrek dute eginda kirol txartela, horietatik gehienak txartel mankomunatua; datorren urtetik aurrera, 3.500 erabiltzaile izatea nahi dute, gutxienez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak