Ikasturte berriko ekintzetarako izenematea zabalik du Jardunek

A.G. 2006ko eka. 13a, 10:33
Datorren ikasturteko plangintza gertatzen ari da Jardun euskara elkartea, eta antolatutako egitasmoetan aurre-inskripzioa egiteko epea zabaldu du.

Ekintzak

Ekintzak

Askotariko egitasmoak antolatu ditu: bertso eskola, trikiti eskola, eskolaz kanpoko euskara eskolak, etorkinendako eskolak eta Berriketan egitasmoa; horiek guztiak aste barruan izango dira.

Asteburuei begira, berriz, Txapligu –9-11 urte bitartean– eta Txiskrilabi –12-16 urte– aisialdi programak dauzkate. Aurre-inskripzioa uztailaren 7an bukatuko da.

Izenematea

Izena emateko edo informazio gehiagorako jo Jardunera (kultura etxea) edo 943 76 08 19 zenbakira deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak