Elegante koadrilen egunean

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko eka. 5a, 18:29
Jende asko dago plazan momentu honetan herri bazkarian bazkaltzen. Bero egiten du, baina asmatu dute eguzkitik nola babestu.

Eguzkiari aurre egiteko txapelak buruan jarri eta lasai asko ari dira bazkaltzen bergarrak koadrilen eguneko herri bazkarian. Joan den urtean arrakasta handia izan zuen eta aurten 100 txartel gehiago jarri dituzte salgai; 400 guztira. Bazkariko menua: makarroiak tomatearekin, oilaskoa letxugarekin eta postrea.

Koadrilen arteko jolasak

Eguerdian koadrilen arteko jolasak egin dituzte. Aurten sei talde aurkeztu dira guztira eta hainbat jolas egin dituzte: eskiatzailearena, kaskara batzea eta zaku karrera, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak