Zuhaitz batzuk botako dituzte San Martzialen berriak landatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko eka. 13a, 19:17
Aparkalekua txukunduko dute eta umeendako jolasak jarriko dituzte. Anfibioendako habitat naturalak ere prestatuko dituzte San Martzialeko iturrietan.

San Martzialen dagoen biodibertsitatea babestu gura du udalak eta proiektu bat egin du horretarako. Zuhaitzak landatzea eta animaliendako bizilekuak sortzea dira proiektuaren helburu nagusiak.

Askatzuko iturri berritua Igor Oiarbide ingurugiro zinegotziaren esanetan, "guztira 90 bat zuhaitz botako ditugu, gutxi gorabehera, baina beste horrenbeste bertako zuhaitz landatuko ditugu San Martzial eremuan. Horrez gain, Askatzuko iturria konponduko dugu bertan anfibioek eta bestelako animaliek euren habitat naturala izan dezaten. Beste iturri berri bat ere egingo dugu helburu horrekin". Baina baso-berritzeaz eta animalien bizilekuak sortzeaz gain, beste asmo batzuk ere jasotzen ditu San Martzial egokitzeko proiektuak. "Autoendako dagoen aparkalekua egokitu eta txukundu egingo dugu, adibidez, eta umeendako jolasak ere jarri nahi ditugu", dio Igor Oiarbide ingurugiro zinegotziak. "Gainera, eremu horretako baso lur batzuk ere erosi nahi ditu udalak, inguru hori berde mantentzeko etorkizunean ere. Dagoeneko harremanetan gaude lur jabe batzuekin", zehaztu du.

Fulcrum enpresak egin du proiektua eta hilabete eta erdi barru adjudikatuko dituzte lanak, gutxi gorabehera. Datorren azaroa baino lehen obra zibilak bukatuko dituzte eta abenduan hasiko dituzte baso-berritze lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak