Piraguismo txapelketa zapatuan Bergaran

EduMendibil 2006ko api. 7a, 18:05
Bergarako Beti-Busti piraguismo elkarteak antolatuta, Karmelo Iturrospe Memorialaren V. ekitaldia jokatuko da bihar, zapatua, Bideberrin, 16:00etan hasita.

Eskola Kiroleko txapelketa izango da biharkoa eta 8 eta 12 urte bitarteko 50 gaztetxo inguru arituko dira lehian. Beti-Busti taldekoekin batera, Irungo Santiagotarrak, Donostiako Fortuna eta Atletico San Sebastian eta Pasaiako Koxtape taldeek hartuko dute parte zapatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak