Sarean immigrazioari buruzko film laburra da. Duela hamar egun aurkeztu zuen Donostian, Zinea eta Giza Eskubideen Topaketetan.
Boga-boga eta Itsasoa laino dago abestiak lagun, arrantzaleak portutik atera dira eta sareak bota dituzte. Ikusleak dokumental etnologiko bat dela pentsa dezake, baina, arrantzaleak sareak biltzen hasten direnean, oso oker dagoela ikusiko du. Film hau "immunizazioaren aurkako zaplaztekoa" dela adierazi zuen Altunak Berrian egindako elkarrizketa batean.
Sarean ez da Asier Altunak Guadalajarako Zinemaldian aurkeztu duen film bakarra. Izan ere, Telmo Esnalekin batean, Aupa Etxebeste! arrakastatsua ere aurkeztu du.
Sarean estreinatuko dute Espaloian
Apirilaren 26an, eguaztena, Sarean filmaren Debagoieneko estreinaldia egingo da Elgetako Espaloian. Aupa Etxebeste eta Sarean filmak emango dituzte eta Asier Altuna zuzendari bergararra bertan egongo da azalpenak emateko.