Omenaldia egin zioten Askari

A.G. 2006ko ots. 20a, 10:03
Mikel Askasibar Herrerako kartzelan dago, eta hil honetan bete ditu 15 urte espetxeratuta.

Hamabost urte kartzelan egin dituela-eta omenaldia egin zioten atzo Bergaran herriko Mikel Askasibar presoari. Familia eta lagunekin batera, presoari berari zein senideei egin gura izan zioten ohore Segi, Etxerat eta Askatasunako kideek plazan bildutako herritarrekin batera. Mikelek berak, omenaldiaren berri izanda, elkartasun hitz batzuk helarazi zizkien gutun bidez hamabost urtean jasotako elkartasuna eskertuz. Omenaldiak Pol-pol elkartean jarraitu zuen askariarekin.

Status politikoa eskatuz

1991n Guardia Zibilak atxilotu zuenetik Espainiako hainbat kartzelatatik igaro da Mikel "Aska". Atxiloketan bertan tiro bi jaso zituen Askasibarrek eta urtebete egin zuen ospitalean, "hilzorian egon zen". Askatasunak ekitaldian salatu zuenez, kartzeletan egindako egonaldietan dagoeneko hiru aldiz jipoitu dute eta hainbat gose greba, itxialdi eta enkartelada egin ditu. Horiekin, omenaldian agertu zutenez, preso politikoen eskubideak eta estatus politikoa aldarrikatu gura izan ditu Askak. Eskaera honekin bat egin zuten domekako omenaldian parte hartutako lagunek ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak