Gizonezko bergarar bat hil da kamioi batek harrapatuta

Irati Agirreazaldegi 2005ko aza. 1a, 12:53
Matxiategi kalean izan da ezbeharra 08:00etan kamioiak gizonezkoa azpian harrapatu eta istripuaren ondorioz hil egin da.

Bergarako Matxiategi kalean kamioi batek harrapatuta hil da goizean 72 urteko C.R.R.gizonezko bergararra.

Istripua gertatu ostean, ertzainak, anbulantzia eta suhiltzaileak joan dira bertara, baina Ertzaintzak jakitera eman duenez, ezin izan dute ezer egin gizona onik ateratzeko.

Gizonari autopsia egingo diote datozen orduetan; eta Ertzaintza istripua ikertzen ari da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak