Haizeak eraginda arbola jausi da Espoloian

EduMendibil 2005ko urr. 28a, 12:12
Haizeak eraginda arbola bat jausi zen atzo Espoloian. Han diren platano arboletako bat bota zuen haizeak. Zuhaitzaren erdia Espoloiko 16. zenbakian dagoen txaletaren terrenoetara erori zen. Zorionez, ez zen kalte pertsonalik egon.

Goizeko bederatzi t´erdiak aldera erori zen zuhaitza. Espoloiaren pasealekuan dauden platanoetako bat bota zuen haizeak. Hain zuzen ere, Espaloiaren 16an dagoen txaleteko lorategirako sarrerara erori zen.

Gaur goizean Udaleko langileak aritu dira arbola erretiratzeko lanetan. Jausitako arbola zatia txikitu egingo dute eta datozen egunotan botako dute zutik geratu den zatia. 14 metro inguruko altura dauka arbolak.

Arazo larria

Udaleko langileek adierazi dutenez, arbola ustelduta zegoen. Baliteke han diren beste hainbat zuhaitzek ere gaitz bera izatea. Adituren bat etorri beharko da arbolak aztertzera.

Zuhaitzen inausketa bi urtetik behin egiten dute Udaleko langileek. Urtarrilean hasiko dira zeregin horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak