Errezitaldia, Jam aretoan izango da urriak 20, arratsaldeko 19:00etan. Literatura eta Bidaia gai erakargarrien inguruan osatua, estreinatu zenetik, sortzaileek hainbat tokitan plazaratu dute ikuskizun hau. Emanaldia, ikasleentzat nahiz helduentzako dago zuzendua.
28 letra eta 7 nota munduari itzulia egiteko
Errezitaldi musikatu honekin Patxi Zubizarretak eta Jabier Muguruzak ( Txema Garcesen-baxua- eta Joseba Loinazen-pianoa- laguntzarekin) letra eta musikaren bidez munduaren itzuli labur bat proposatzea dute helburu. Hemen ere, literatura unibertsaleko hainbat testu eder irakurriko dute (Jack London, Carlo Levi, Xuan Bello, Marco Polo, Joseba Sarrionandia, Kirmen Uribe, Julio Villar...) eta kontinente batetik bestera igaro bitartean, Jabier Muguruzak bere diskoetatik egokitutako kantu bat eskainiko du.