San Martzialerako mahaiak hurrengo astetik eskuragarri

EduMendibil 2005ko eka. 16a, 19:14
Astelehenetik aurrera eskatu ahal izango dira uztailaren 3an ospatuko den San Martzialgo erromeriarako mahaiak. Ekainaren 20tik 27ra bitartean eskatu ahal izango dira mahaiak eta aulkiak, Errotalde jauregian. Iaz bezala, fidantza ordaindu beharko da.

Mahai bakoitzaren alokairuak 20 euro balio du eta eskatzaile bakoitzeko 100 euroko fidantza jarri beharko da. Udalak aditzera eman duenez, eskatzaile bakoitzak ezingo du bost mahai baino gehiago eskatu. Esan, bezala, eskaerak ekainaren 20tik 27ra (biak barne) egin ahal izango dira kultura etxean, 17:00etatik 20:00etara.

Erromeriaren bezperan, uztailaren 2an, jaso beharko dira mahaiak eta aulkiak. Alokatutako materiala 19:00etatik 21:30ak arte entregatu beharko da uztailaren 3an eta egoera txarrean entregatzen dutenek fidantza galduko dute.

Herri jolasetarako laguntzaileak

Bestalde, uztailaren 3an, arratsaldez egingo diren herri jolasak antolatu eta aurrera eramateko laguntzaileak behar ditu Udalak. Soka tira eta txinga eramatea antolatzen laguntzeko gertu daudenei ekainaren 27an, 17:00etan, kultur etxean egingo den bilerara joateko dei egiten zaie. Bilerara joaterik ez dutenek 943 77 91 59 telefonora dei dezakete.

Txosna eta taberna

San Martzialgo erromeria egunean taberna eta txosnaren ardura izateko interesa duten elkarteek ekainaren 20ra arte daukate eskaera aurkezteko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak