Fito y Fitipaldis taldearen bigarren kontzertu bat antolatu dute hilaren 27rako

Leire Kortabarria 2004ko mai. 20a, 14:59
Fito y Fitipaldis taldeak bigarren emanaldi bat egingo du Debagoienean, aurreikusita zegoenaz gain. Hala antolatu du Jam aretoak, jendeak eskatuta. Hilaren 27an eta 28an joko du taldeak. Sarrerak salgai daude.

Fito y Fitipaldis taldearen kontzertua egubakoitzerako, hilak 28, zegoen iragarrita. Horrerako salmenta txartelek izan duten eskaera dela-eta, Jam aretoak eguenerako, hilak 27, antolatu du bigarren kontzertu bat. Horrenbestez, hilaren 27an 21:00etan joko du taldeak; eta 28an, iragarrita zegoen bezala, 22:00etan. Sarrera txartelak salgai daude 15 eurotan.

Fito y Fitipaldis taldeak Lo mas lejos, a tu lado disko berria aurkeztuko du Bergaran. Iñaki Uoho Antonen (Extremoduro, Platero y Tu) estudioetan grabatu zituzten diskoko 12 abestiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak