Santu Martirixen Feria zapatuan Osintxun

EduMendibil 2004ko mar. 4a, 13:18
Santu Martirixen Eguna izan zen martxoaren 3an. Txurrumilo elkarteak antolatuta, egun hori ospatzeko feria egingo da Osintxun zapatuan, martxoaren 6an,.

Osintxuko Txurrumilo elkarteak Santu Martirixen Eguna berreskuratu zuen orain dela lau urte.

Zapatuan, egun hori ospatzeko feria egingo da Osintxun. Goizean zehar baserriko produktuen eta artisau lanen azoka izango da. Eguerdi partean, berriz, garai bateko egur langintza nola egiten zen azaltzeko erakustaldia egingo dute Iñaki Alberdik, Luis Gantxegik, Fermin Gallastegik, Jose Mari Aristimuñok, Valentin Larrañagak eta Xabier Gantxegik. Lehengo zerratokiarekin arituko dira.

Jarraian, Bihurri eta Arbizu aizkolariek orga jokoarekin eta aitzurrarekin indarrak neurtuko dituzte. Bukatzeko, motozerrarekin lehiatuko dira. Moises Azpiazu taldeko dantzariak, Aintzane eta Nerea trikitilariak edota talogileak ere izango dira Osintxun.

Bertso afaria

Gauean, bertso afaria izango da Txuringo jatetxean, Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin. Izenematea Txuringon bertan egin daiteke, 943 76 48 63 telefono zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak