Martxoaren 14an 12.557 herritarrek izango dute boto eskubidea

Edu 2004ko ots. 13a, 13:17
Udaleko erroldaren arabera, 12.557 herritarrek izango dute botoa emateko eskubidea martxoaren 14ko hauteskundeetan. Hilabete eskas falta da Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izateko.

Joan zen maiatzaren 25eko udal hauteskundeetan Bergarako hautesle errolda 12.797 lagunek osatzen zuten. Martxoaren 14ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begira, erroldak behera egin du: 240 lagun gutxiagok eman ahal izango dute botoa martxoan.

Azken udal hauteskundeetan abstentzioa %28,5ekoa izan zen: 3.776 lagunek uko egin zioten botoa emateari 2003ko maiatzaren 25ean, Bergaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak