Txiskrilabik ikasturte berriari ekingo dio

Aintzane Irizar 2003ko urr. 3a, 11:21
Jardun euskara elkarteko Txiskrilabi taldeak urriaren 11n ekingo dio ikasturte berriari. 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta dago, eta urriaren 9ra arte duzue izena emateko aukera.

Adin tarte horretako gaztetxoendako aisialdi jarduera eskasa zegoela eta, iazko ikasturtean sortu zuen Jardunek Txiskrilabi. Talde horrekin, Jarduneko arduradunen helburua da gaztetxoei aisialdirako eskaintza egitea eta euskara bultzatzea.

Txiskrilabi barruan, bi talde egongo dira: 12 eta 14 urte bitartekoak, eta 14 eta 16 urte bitartekoak. Zapaturo elkartuko dira Txiskrilabiko kideak, Arrizuriaga jauregian. 12 eta 14 urte bitartekoak, 16:00etatik 18:00etara; beste taldea, berriz, 18:00etatik 20:00etara.

Bi begirale izango dituzte gaztetxoek: Ugaitz Catalán eta Amaia Ortiz de Urbina, hain zuzen ere.

Zapatu arratsaldetarako plana

Denen artean, begirale eta gaztetxoen artean, zapatu arratsaldeak pasatzeko hainbat jarduera antolatu ahal izango dituzte: eztabaidak, irteerak, jolasak, tailerrak... Esan bezala, datorren eguenean, hilak 9, bukatuko da izena emateko epea. Jardunen bulegora jo beharko duzue, Errotalde jauregira. Ikasturteko matrikula 15 eurokoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak