Sexualitateari buruzko saioak, gurasoentzako, gaur hasita

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko api. 30a, 11:41

Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak antolatuta, gurasoentzako sexualitateari buruzko hiru saio egingo dituzte, Familian sexualitateaz hitz egiten izenburupean. Izen-emateak 943 25 20 00 telefonora deituta edo udal webgunean egin ahal izango dira.

Gaur, martitzena, 12-16 urte arteko seme-alaben gurasoei bideratutako saioa izango da; maiatzaren 7an, berriz, 0-5 urte arteko seme-alaben gurasoei begirakoa eta maiatzaren 14an, azkenik, 6-12 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzako saioa.

Hiru saioak Kulturateko areto nagusian izango dira, 18:00etan, eta horien helburua da argitzea, Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuko profesionalekin, gurasoek izan ditzaketen zalantzak.

Hala, gorputzaren inguruko onarpena eta genero estereotipoen eragina landuko dituzte. Seme-alaba txikiak dituzten gurasoen saioan, seme-alaben hitza eta autonomia errespetatzea eta maitasunaren azalpena helarazteaz ere hitz egingo dute, eta seme-alaba nagusiagoak dituztenekin, sare sozialetan dauden pertsonaien eragina eta pornografiaren sarbidea ere izango dute hizpide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak