Euskaltelek Ignacio Zuloagan aurreikusita zituen lanak hasi dituzte

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko api. 22a, 14:26

Zebra-bideak egiteko lanak baliatuta eta Euskaltelek bere sarearen hedatze eta hobetze lanak egitea aurreikusita zuela jakinda, Arrasateko Udalak lan horiek aurreratu ditu, obra guztiak batera egitea lehenetsita, "bizilagunek eragozpen gutxiago izan ditzaten".

Joan den astean hasi zituzten Ignacio Zuloaga eta Otalora Lizentziaduna kaleen arteko zebra-bideak egiteko lanak. Horiek kale mozketak, aparkalekuen behin-behineko itxierak edota edukiontzien desplazamenduak ekarri dituzte eta, beraz, Euskaltelen lanak egiteko aprobetxatuko dute.

Telefoniako lanek bi aste iraungo dute eta Kondekua kaleko aparkaleku eta edukiontziei eragingo die. Aparkalekuei dagokionez, Kondekua aurrean dauden bi ilara aparkaleku kendu beharko dituzte. Gunean dauden zabor edukiontziak, halaber, Jose Luis Iñarra kale hasieran dagoen zabor edukiontzien gunera mugituko dituzte (Taupa taberna ondora).

Zebra-bideak egiteko lanen bigarren fasea

Era berean, zebra-bideak egiteko lanak bigarren fasean sartuko dira bihar, martitzena. Ondorioz, Otalora kaleko errei bat itxiko dute (Muzibarrerako noranzkoan doana) Ignacio Zuloaga kalera pasaz. Ondorioz, bihartik aurrera, herribusaren geltokia Ignacio Zuloaga kalera igaroko da lanak iraun bitartean. Aldaketa hori behar bezala seinaleztatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak