LH-6ko aurrenerabeei ongietorri jaia egingo diete zapatuan

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko api. 16a, 16:40

Tren geltoki zaharreko gaztelekuan egingo duten festaren helburua da aurrenerabeei gaztetxokoen zerbitzua gerturatzea. Izan ere, 12 urtetik aurrerako gaztetxoek zerbitzua erabiltzen hasteko aukera dute. 17:00etan egingo diete ongietorria eta ondoren hainbat ekintza egongo dira.

Txatxilipurdiko kideek azaldu dutenez, zerbitzuak ezagutzeko gonbidapen bat da, han zer egiten duten zuzenean ikus dezaten. "Horretarako, ongietorri jai bat antolatu izan dugu azken urteetan eta aurtengoa apirilaren 20an izango da", nabarmendu dute.

Hala, 17:00etan hasiko da jaia, ongietorriarekin. 18:00etan altxorraren bila jolasa egingo dute. Ostean, 19:00etan, merendola egingo dute gazte guztiek, eta, amaitzeko, 20:00etan, disko-festa antolatu dute.

Lau txoko daude Arrasaten

Gaztetxokoak, 12-17 urte arteko nerabeei zuzendutako zerbitzuak dira. "Denbora librean dibertitzeko, deskantsatzeko, lagunekin egoteko eta beste gazte batzuk ezagutzeko lekuak dira". Arrasaten lau txoko daude: Erguinen, Musakolan, San Andresen eta erdigunean. Auzoetakoak, martitzenetik egubakoitzera daude zabalik, 17:00etatik 20:00etara. Erdiguneko gaztelekua, aldiz, egubakoitzetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 17:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak